Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zer da wiki bat? sara_beckhs — 2008-10-29 GTM 1 @ 20:38

            "Wiki"hitzak hawaieraz azkar esan nahi du. Informatikari dagokionez, ordea, wiki bat, webgune mota bat da. Bertan, erabiltzaileak orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzake. Guzti hau, web nabigatzaile baten bidez egin daiteke eta elkarlanean aritzeko oso egokiak dira. Teknologia konplexuena erabilita erabilita ere, teknologia ikusezinaren froga da wikia eta Web 2.0 plataforman oinarrituta dago.

               Gainera, asko dira wiki batek dituen abantailak, eta horregatik esan daiteke, wikiek arrakasta handia dutela. Hauek dira wiki batek dituen erraztasun batzuk:

  • Interfaze sotila, oso erraz mendera daitekeena.
  • Erabiltzaileak askatasun handia izatea.
  • Editatu bezain laister, argitaratzeko gaitasuna.
  • Edukiak aurrera eramateko abiadura eta erosotasuna.
  • Azkenik, web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna.              

               Bukatzeko, wiki baten ezaugarriak zeintzuk diren esatea garrantzitsua iruditzen zait. Nagusienak hiru dira: lehenik, lehen esan dudan bezala, elkarlana areagotzea, nabigatzaile baten bidez, besteekin jakinduria eta gauzak partekatzeko aukera ezinhobea delako. Bigarrenik, irekiera, askotan, erregistratu gabe ere wikiak edita daitezkelako eta, hirugarrenik, erabiltzaileenganako konfidantza.

 

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>