Hezkuntzarako teknologiak sara_beckhs — 2008-10-23 GTM 1 @ 15:13
Teknologia duela urte asko oso sartuta dago gure gizartean. Arlo askotan izan da erabilia, hala ere, hezkuntzan, duela gutxiago izan da sartua. Geroz eta gehiago sartzen ari da, gutxinaka.
Nire ustez, teknologiak badu, guztiak bezala, bere alde ona eta bere alde txarra. Alde batetik, aurrerapen handiak lor daitezke teknologiarekin, eta argi dago, hemendik urte batzuetara, guztia edo ia guztia, teknologiaren bitartez funtzionatuko dela. Beraz, teknologiari buruz geroz eta gauza gehiago jakitea eta teknologiaren bidez gauza gehiago egiten jakitea, abantaila bat da, teknologiaz beteriko etorkizun batera egokitu ahal izateko. Alde horretatik, oso egokia iruditzen zait hezkuntzan teknologia aplikatzea, haurrek ahalik eta lehenago erabiltzen ikasteko.
Bestetik, betidanik egin den bezala egitea ere ongi erabiltzen zait. Adibide bat jarriko dut: irakasleak badu zerbait gelan azaltzeko prestatua, eta azalpen hau, ordenagailuz aurkeztu behar du. Kasualitatez, ordenagailuak ez du funtzionatzen, beraz, irakasleak ezin du hain garrantzitsua den hori irakasleei azaldu.
Laburbilduz, esango nuke, abantaila gehiago dagoela teknologia erabiltzearekin, ez erabiltzearekin baino.
Hemen, gai honi buruzko orrialde bat jarriko dut:
http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnolog%C3%ADa_educativa
Eta bukatzeko,bideo batzuk:
http://es.youtube.com/watch?v=Uppyy6eRcBQ

Zabaldu
del.icio.us