Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntzaren baliabideak hausnartzen sara_beckhs — 2008-11-06 GTM 1 @ 15:34

         Hezkuntzaren arloan, bai irakasle, guraso zein ikasleentzako baliabide ugari aurki daitezke interneten.

  • Hauetariko batzuk, web orrialde hauetan aurki daitezke:

         1. Baliabide orokorrak:

          http://estimulacionydesarrollo.blogspot.com/search/label/an??cdotas%20de%20los%20peques

           Orrialde hau, haur txikiei buruzkoa da. Honetan, haurrekin erlazionaturiko alderdi askori buruzko informazioa edo artikuluak aurki daitezke. Hain zuzen ere, haurren garapen egokiari buruzkoa da, hau da, zenbait datu eta informazio, haurren garapen egokia ziurtatzeko eta zerbait gaizki baldin badoa, ahalik eta lehen konturatzeko eta konponbide bat emateko arazoari.

             Lehen esan dudan bezala, gauza pilari buruzko informazioa dar webgune honek, hala nola: elikadurari buruzkoa, entzumenari buruzkoa, haurrek izan dezaketen gertaerei buruzkoa, zenbait gaixotasunei buruzkoa (autismoa, epilepsia...eta beste batzuk)...

            Nik uste dut, webgune honek irakasle izanik asko lagunduko zidala haurrei buruz oraindik ere gehiago jakin dezakezulako eta gainera, garapen arazoak somatu eta saihestu ahal izateko.

          2. Youtube:

           http://es.youtube.com/watch?v=gcnAMqr3s_A

           Orrialde honetan, arbela digital baten adibide bat aurki ditzakegu, non irakasle batek materia bati buruzko aurkezpen bat egiten duen, pixka bat nola funtzionatzen duen ikusteko.

          Irakasle banintz, oso erabilgarria irudituko litzaidake, batez ere neure burua konbentzitzeko tresna horretaz eta haren efektibitateaz. Hau da, ziur nago etorkizunean, horrelako arbela bat izan ahalko dudala gelan. Ni ez naiz oso teknologiazalea, beraz, bideo honek lagundu dit ikusten, zer nolako erabilgarritasuna duen eta ze abantailak dituen.

       3. Web eta Blog:

        http://www.educalandia.net/

       Oso interesgarria iruditu zait webgune hau. Bertan, ikasle edo haurrentzako, irakasleentzako zein gurasoentzako zerbitzuak edo aurki daitezke.

      Nik orrialde hau erabiliko nuke, gauza desberdinak eskaintzen dituelako.  Esan nahi dut, egia da webgune guztiek gauza desberdinak eskeintzen dituztela, baina beti, haurren arazoei, hezkuntzari eta abarri buruzko informazio mota. Honetan, ordea, irakasleak badu aukera haurrekin materia ematea ez den beste ariketa batzuk egin ahal izateko. Hain zuzen ere, jai egunetan, egun berezietan edota zerbait ospatzen den egunetarako, ideiak eskaintzen dira. Besteak beste, ihauterietarako oso mozorro politak, marrazkiak... Hagitz interesgarria irudi zait, beraz, haurrekin gauza berriak egin ahal izateko.

      Honetaz aparte haurrentzako jokuak eta badaude. Hau ere oso erabilgarria egingo litzaidake irakasle moduan, informatika gelara joan eta haiek bere kabuz jolas zezaten.

        4. Web eta Blog(2):

        http://www.genmagic.net/educa/

        Hau ere asko rabiliko nukeela uste dut. Nik uste dut, gelan ikasten diren gauzak gero praktikan jarri behar direla beti, eta haurrek ikasten dituzten gauzak lantzeko eta barneratzeko modu hoberena jokuen bidezkoa da. Webgune honetan, gauza ugarien inguruko joku mota ezberdin asko dago, beraz, oso interesgarria iruditu zait hau ere.

  •   Hauek dira nik aurkitutako hezkuntzari buruzko helbiderik interesgarri batzuk:

          - Hezkuntzarekin erlazionaturiko master eta kurtsoak:

            http://www.tumaster.com/Cursos-y-masters-Educacion-mcat9.htm

          - Irakasle formakuntza hobetzeko zenbait gauza:

              http://educacion.idoneos.com/

           - Hezkuntza Sistemaren inguruan:

              http://www.eduso.net/directorio/?cat=25

Erantzunak ikusi/idatzi |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Zer da wiki bat? sara_beckhs — 2008-10-29 GTM 1 @ 20:38

            "Wiki"hitzak hawaieraz azkar esan nahi du. Informatikari dagokionez, ordea, wiki bat, webgune mota bat da. Bertan, erabiltzaileak orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzake. Guzti hau, web nabigatzaile baten bidez egin daiteke eta elkarlanean aritzeko oso egokiak dira. Teknologia konplexuena erabilita erabilita ere, teknologia ikusezinaren froga da wikia eta Web 2.0 plataforman oinarrituta dago.

               Gainera, asko dira wiki batek dituen abantailak, eta horregatik esan daiteke, wikiek arrakasta handia dutela. Hauek dira wiki batek dituen erraztasun batzuk:

  • Interfaze sotila, oso erraz mendera daitekeena.
  • Erabiltzaileak askatasun handia izatea.
  • Editatu bezain laister, argitaratzeko gaitasuna.
  • Edukiak aurrera eramateko abiadura eta erosotasuna.
  • Azkenik, web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna.              

               Bukatzeko, wiki baten ezaugarriak zeintzuk diren esatea garrantzitsua iruditzen zait. Nagusienak hiru dira: lehenik, lehen esan dudan bezala, elkarlana areagotzea, nabigatzaile baten bidez, besteekin jakinduria eta gauzak partekatzeko aukera ezinhobea delako. Bigarrenik, irekiera, askotan, erregistratu gabe ere wikiak edita daitezkelako eta, hirugarrenik, erabiltzaileenganako konfidantza.

 

Erantzunak ikusi/idatzi |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Hezkuntzarako teknologiak sara_beckhs — 2008-10-23 GTM 1 @ 15:13

Teknologia duela urte asko oso sartuta dago gure gizartean. Arlo askotan izan da erabilia, hala ere, hezkuntzan, duela gutxiago izan da sartua. Geroz eta gehiago sartzen ari da, gutxinaka.
     Nire ustez, teknologiak badu, guztiak bezala, bere alde ona eta bere alde txarra. Alde batetik, aurrerapen handiak lor daitezke teknologiarekin, eta argi dago, hemendik urte batzuetara, guztia edo ia guztia, teknologiaren bitartez funtzionatuko dela. Beraz, teknologiari buruz geroz eta gauza gehiago jakitea eta teknologiaren bidez gauza gehiago egiten jakitea, abantaila bat da, teknologiaz beteriko etorkizun batera egokitu ahal izateko. Alde horretatik, oso egokia iruditzen zait hezkuntzan teknologia aplikatzea, haurrek ahalik eta lehenago erabiltzen ikasteko.
     Bestetik, betidanik egin den bezala egitea ere ongi erabiltzen zait. Adibide bat jarriko dut: irakasleak badu zerbait gelan azaltzeko prestatua, eta azalpen hau, ordenagailuz aurkeztu behar du. Kasualitatez, ordenagailuak ez du funtzionatzen, beraz, irakasleak ezin du hain garrantzitsua den hori irakasleei azaldu.
     Laburbilduz, esango nuke, abantaila gehiago dagoela teknologia erabiltzearekin, ez erabiltzearekin baino.

     Hemen, gai honi buruzko orrialde bat jarriko dut:

      http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnolog%C3%ADa_educativa

         Eta bukatzeko,bideo batzuk:

            http://es.youtube.com/watch?v=Uppyy6eRcBQ

            http://es.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

Erantzunak ikusi/idatzi |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2008/10/15 sara_beckhs — 2008-10-15 GTM 1 @ 22:16

INFORMATIKA

Lehenengo gaiaren ariketen emaitzak:

- Ordenagailuek eta, beraz, informatikak, elektrizitatearen bidez funtzionatu egiten dute. Beraz, erlazio zuzena du elektronikarekin. Bestalde, informatikaren bitartez, distantzia bat gordez komunika gaitezke beste erabiltzaileekin. Modu honetan, telekomunikazioarekin erlazionatuta dago.

- DIGITALIZAZIOA izen bat zenbakien bidez kodifikatzea edo adieraztea da. Gauza analogikoak digitoetan adieraztea, hain zuzen.

- Ordenagailu batek seinale digitalak erabiltzen dituela esaten da, informazio guztia jaso eta bidaltzeko kode horretan oinarritzen delako, hau da, ordenagailuan mugitu egiten den informazio guztia sistema binario batean oinarriturik dago, 1ean eta 0an.

- HARDWARE: sagua, transistorea, mikropozesaroa, Ram memoria eta bozgoragailuak.
SOFTWARE: Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, Open Office eta MacOS X.

- ZIRKUITO DIGITALA: Gauza analogikoak, digitoen bidez adierazten dituen zirkuito mota.

ATE LOGIKO: Bi sarrera edo gehiagoko zirkuitoa, irteera sarrereen funtzio logikoa delarik.

BOOLEN ALGEBRA:

- Irudi formatua: jpg, pnt, mp4.
Soinu formatua: mp3, mp4.
Bideo formatua: wnp, wav, avi, mp4.

- Sistema Informatiko baten hardware irudiak:
( Ez nekien argazkiak nola itsasi ).

Erantzunak ikusi/idatzi |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us